domingo, 23 de noviembre de 2008

LOUIS KHAN


Ostegunean klasean ikusitako pelikulan, Louis Kahn arkitektoaren bizitza pribatua ezagutu genuen. Gizon hau artista bat zela uler daiteke, artista hitza dakar guztiarekin. Bere bizitzan garrantzitsuena arkitektura eta bere obrak ziren, eta beste guztia 2.mailan geldituko zen, bere emakumeak eta seme-alabak. Berekoia dela esan daiteke, baina era berean ulertu behar da gizon hau etengabeko bilaketan zegoela. Suposatzen dut, guztiok bilatzen dugun betetasun eta zoriontasun hori berak bere lanean aurkitzen saiatzen zela. Horregatik bere obrak kutsu espirituala dutela esan dezaket, eta haientzat denbora pasatzen ez dela dirudi.



martes, 11 de noviembre de 2008

domingo, 9 de noviembre de 2008

Depositua barrutik

Deposituaren barnean arrantzarako sareak jarri ditugu eserleku moduan. Hauek proiekzio gelan eserleku funtzioa izango dute, eta kontrol-sarrera gunean, berriz, zoru funtzioa, espazio honetan zorua ez baitago. Esan beharra dago sare hau sokaz egina dagoela, eta soka horiekin ere bai eskailerak egingo direla. Hauek solairuak triangelu batean zulatuko dute jendea pasatzeko.