domingo, 23 de noviembre de 2008

LOUIS KHAN


Ostegunean klasean ikusitako pelikulan, Louis Kahn arkitektoaren bizitza pribatua ezagutu genuen. Gizon hau artista bat zela uler daiteke, artista hitza dakar guztiarekin. Bere bizitzan garrantzitsuena arkitektura eta bere obrak ziren, eta beste guztia 2.mailan geldituko zen, bere emakumeak eta seme-alabak. Berekoia dela esan daiteke, baina era berean ulertu behar da gizon hau etengabeko bilaketan zegoela. Suposatzen dut, guztiok bilatzen dugun betetasun eta zoriontasun hori berak bere lanean aurkitzen saiatzen zela. Horregatik bere obrak kutsu espirituala dutela esan dezaket, eta haientzat denbora pasatzen ez dela dirudi.



No hay comentarios: